XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den, egoki izango da Jainkoaren hitza hausnartzeko, Ebanjelioaren ondoren, isilune bat egitea.

68. Ondoren, guztiek, zutik, fede-aitormena egiten dute, Elizkizun Liburu honetan ematen diren bi eratako bat erabiliz (ikus 99-100. zenb.).

69. Gero Jainko-herriaren otoitza egiten da, zuzendariak bere lekutik edo irakur-lekutik zuzentzen duela.

Jainko-herriaren otoitz-liburuan dauden eskariak edo egokiera bakoitzerako prestatutakoak erabil daitezke.

Dena dela, otoitz hau ezarrita dagoen asmo-ereduaren arabera egingo da.

Ez bitez utzi Gotzainak edo parrokoak jarritako eskari-asmoak, eta sarri egin bitez apaizgintzarako bokazioen aldeko eskariak.

C) ESKERRAK EMATEKO OHIKUNEA

70. Jainko-herriaren otoitza bukatzean, eskerrak emateko ohikunea egin daiteke.

Honen bidez kristauek Jainkoaren maitasuna eta errukia goraipatzen dituzte. Hau bi eratara egin daiteke:

a) Eskerrak emate soil gisa, salmo batekin, adibidez 99, 102, 117, 135, 137, edo 150. salmoekin; edo goratzarre nahiz kantika batekin, adibidez Handiesten du nire arimak Jauna (Magnificat) kantikarekin; baita denak zutik daudela, zuzendariak, beste denak bezalaxe aldare aldera begira jarririk, guztiekin batean esan edo abesten duen litani motako otoitzen batekin ere.

b) Eukaristia guztiz santuarenganako gurtza gisa, Gure Aita aurretik, geroago esango den bezala.

71. Nolanahi ere, eskerrak emateko ohikune honen egiturak ez du Eukaristi otoitzaren itxurarik izan behar.

Horregatik, Meza Liburuan dauden prefazio eta Eukaristi otoitzak ez daitezke erabili.